1. Bilatu Erreferentzia
A. Pasarte Biblikoaren Erreferentzia Idatziz
Hautatu “Bilatu Erreferentzia” (hautespen-panelaren goiko ertzaren ezkerrean dago etiketa) eta zuzenean joan zintezke pasarte bibliko batera.
- “Pasartea:” eremuan idatzi liburuaren laburdura (kontsultatu zerrenda “Laburdurak” delakoan), segidan zuriunea, kapituluaren zenbakia, bi puntu edo koma, eta txatalaren zenbakia dituela (adib. Jn 3,16 edo Jn 3:16). Egin klik “Joan” delakoan.
- Kapitulu oso bat bistaratu nahi baduzu, idatzi liburuaren izena eta kapitulua bakarrik (adib. Jn 3).
- Bata bestearen segidako txatal (edo kapitulu) batzuk bistaratu nahi badituzu, idatzi txatalaren (edo kapituluaren) lehenengo eta azkeneko zenbakiak, marratxo batez bereizirik. (adib. Jn 3,1-6 edo Jn 3-5).
- Bistara daitezke aldi berean pasarte desberdinak ere. Hartarako, idatzi erreferentzia desberdinak “puntu eta komaz” bereizirik (adib. Jn 3,16; Mt 4,12).
B. Ezkerrean ageri den liburuen zerrenda erabiliz
Ezkerrean ageri den zerrendak liburuaren edukira iristeko aukera ematen dizu. Horrela, erraz aurki dezakezu nahi duzun pasartea.
- Egin klik ireki nahi duzun liburuan.
- Liburuaren edukiak eskuinean agertuko dira zerrenda moduan.
- Bistaratu nahi duzun pasartea aurkitzean, egin klik (erreferentzia zehatza sail bakoitzaren eskuinean agertuko da).
Oharrak:
- Edukien zerrenda bertsio batzuetan bakarrik dago eskura (adib., SSP-n). Edukien araberako sailkapenik ez duten Biblien kasuan, kapituluen eta txatalen zerrenda eskura jartzen du programak. Haien gainean klik eginez, pasarte horren edukira irits zintezke zuzenean.
- “Menu Trinkotua” sakatzen baduzu (ikus 3.A.
Menu Trinkotua), liburuen zerrenda ez da bistaratuko, eremua modu egokiagoan erabilgarri izateko.
C. Oharrak eta Erreferentzia Gurutzatuak
- Oharren bat dagoen tokian, programak asteriskoa () bistaratzen du. Haren gainean klik eginez, beste leiho bat agertuko da Oharreko testuarekin. Haren gainean berriro klik egiten baduzu, itxi egingo da leihoa. Leihoa irekia dagoen bitartean, asteriskoa aldatu egiten da formaz apur bat (); horrela, irekia dagoen Oharra identifikatu ahal izango duzu.
- Beste pasarte batzuekin Gurutzatutako Erreferentziak hiperesteka bihurtzen ditu programak automatikoki. Hala gerta daiteke Oharrekin, Sail Tituluekin (testu paralekoak adieraziz), etab. Hiperestekan klik eginez, pasartea beste leiho batean agertuko da, testu biak konparatu ahal izateko moduan.
Azken eguneratzea: 2018-12-24 01:35