4. Displaya Paraleloan
BIBLIJA.net-ek Bibliaren bertsio desberdinak paraleloan aurkitzeko aukera ematen dizu. Bertsio desberdinak zutabetan bistaratzen dira, txatal bakoitza beste bertsioetakoekin lerroturik gertatzeko moduan. Horrek esan nahi du, batzuetan zuriuneak agertuko direla txatalen artean, haiek bertsio desberdinetan duten luzeraren arabera.
Eskuragarri diren Biblietako bertsioen eta haien laburduren zerrenda xehea ikusteko, egin klik irudi honetan hautespen-panelean.
A. Displaya paraleloan Erreferentzia Bilatzeko
Bibliako erreferentzia edo pasarte baten bila ari zarenean, itzulpen desberdinetan nola itzulia dagoen ikus dezakezu.
Gutxi-asko bertsio aukeratzeko
Lehenespenez, bertsio-kopuru mugatua eskaintzen du programak aukeratzeko. Sail honetan hizkuntza bakoitzean arruntenak diren bertsioak sartuko dira (ikus “6.A. Erabili interfacea beste hizkuntzetan”).
Bertsioen Hurrenkera Aukeratzeko Barra
“Menu Trinkotua” hautatu ez baduzu, zutabeen gainean barra bat bistaratuko du programak. Haren laguntzarekin bertsioen hurrenkera alda zenezake, baita bertsio bat bistaratu ere nahiz ez.
Paneleko hautespena aldatu arte, egingo dituzun bilaketa guztietan hurrenkera bera gordeko du programak.
Oharra:
Displaya Paraleloan, lehenengo zutabean, ezkerretara, ageri den bertsioa da nagusia:
B. Displaya Paraleloan Hitza Bilatzeko
BIBLIJA.net -ek bertsio desberdinak konparatzeko aukera ematen dizu hitz bat bilatzen duzun bitartean. Horrela, hitz bat edo termino bibliko bat bertsio desberdinetan nola itzuli den ikusi ahal izango duzu.
Bertsio Desberdinetan Kapituluen eta Txatalen Izendapen Desberdinen Problema
Kontuan hartu, badela problema bat BIBLIJA.net-en oraingo bertsioak oraindik konpondu ez duena eta nahasmendua sortzen duena. Bibliako bertsio desberdinek sistema diferenteak erabiltzen dituzte kapituluak eta txatalak izendatzeko. Horregatik, badira desadostasun batzuk (nagusiki Itun Zaharrean eta bereziki Deuterokanonikoetan). Adibidez: Has 31,55 ASV-koa Has 32,1 SSP-koari dagokio. Bertsio bakarra bistaratzen baduzu, programak haren izendapena jarraituko du, besterik gabe; baina paraleloan bistaratzen diren bertsioetan lehenengo zutabeko izendapena jarraitzen du programak beste bertsioetako aldeak kontuan hartu gabe.
Horregatik, on zaizu jakitea SSP-k (Op eta Ref-ekin batera), EKU-k eta JUB-k “izendapen originala” izenekoa erabiltzen dutela (Hebreerazko eta Grekozko originalek erabiltzen dutena, alegia). Honek esan nahi du, bertsio hauen Display Paraleloan (Deuterokanonikoetan salbu) ez litzatekeela problemarik izan behar.
KJV, ASV, WEB eta CHR bertsioek “izendapen ingelesa” izenekoa erabiltzen dute, ingeleseko Biblia gehienetan erabiltzen dena (pasarte batzuetan CHR-k baditu aldaera txiki batzuk). Alderik handiena izendapen honen eta originalaren artean, bistakoa denez, Salmoetan dago: izendapen ingelesak ez du kontatzen Salmo askotan 1. txatal bezala datorren zatia; hartara, 1 edo 2 txatalen arteko aldea gertatu ohi da (adib., Salmo 18). Joelen liburuan, izendapen originalaren arabera 3. kapitulua dena, 2. kapituluaren bukaeratzat ematen da izendapen ingelesean. Bestalde, Malakias liburuan izendapen originalaren arabera 3. kapituluaren azkena dena, 4. kapitulu bihurtzen da izendapen ingelesean. Hauez gainera, badira beste alde txikiagoak Itun Berriko liburu batzuetan.
SEG-k izendapen originala jarraitzen du, nahiz eta pasarte batzuetan izendapen ingelesera jotzen duen.
VUL-k bere izendapen propioa du; originaletik eta ingelesetik desberdina. Salmo 10—146 Sal 9—145 bezala ematen ditu Vulgatak. Badira alde handiak beste liburu batzuetan ere. Esate baterako, Esterri eta Danieli egindako gehikuntza deuterokanonikoak liburu horien bertsio originaletan txertatzen dira (ez dira liburu bereiziak, KJV-n bezala). Jeremiasen Gutuna ere ez da liburu berezia, baizik eta Baruk liburuaren 6. kapitulutzat ematen da.
RUS-k beste izendapen bat du. Salmoetan Vulgatari jarraitzen dio; beste liburu batzuetan, berriz, nagusiki izendapen ingelesari.
Etab.
Espero dezagun, hurrengo bertsioan BIBLIJA.net programak desadostasun hauek automatikoki zuzendu ahal izatea, hau da, Display Paraleloan testu baliokideak bistaratu ahal izatea, izendapena desberdina izan arren.