2. Bilatu Hitza
Hitz jakin bat duten txatal guztiak aurkitzeko aukera ematen du BIBLIJA.net programak.
- “Bilatu Hitza” delakoan klik eginez, bilaketa horretarako funtzio guztiak irekitzen dira. Ezkerreko liburuen zerrenda aldatu egiten da. Liburu eta sail (Itun Zaharra, Itun Berria, etab) bakoitzaren aurrean laukitxo bat irekitzen da.
- Hauta ezazu bilaketa non egin nahi duzun. Lehenespenez, Bibliako testu guztia agertuko da hautetsirik. Bilaketan Bibliako sail bat ezabatuz gero, haren azpibanaketa guztiak ezabatuko dira automatikoki.
- Idatz ezazu, “Hitzak:” eremuan, bilatu nahi duzun hitza; adib.,
jaiotza.
- Egin klik “Joan” delakoan..
- Bilatzen den hitza daukaten lehen hogei txatalak bistaratuko ditu programak. Hitz hori beltzez agertuko da errazago begiz jotzeko. Bilatutako hitza testuan hogei aldiz baino gehiagotan baldin badator, “Emaitzak:” eremuan, orriaren amaian, Bibliako liburu bakoitzean zenbat aldiz agertzen den bistaratuko du. Kopurua parentesi artean agertuko da, segidan liburuaren laburdura duelarik (ikus “Laburdurak”). Hitza liburuan ez badator, liburu hori ez da agertuko emaitzen zerrendan.
Liburu baten laburduran klik eginez ikusiko duzu liburu horretako bilaketaren emaitza.
[<< Aurrekoa] eta [Hurrengoa >>] direlakoek bilaketaren gainerako emaitza ikusteko aukera emango dizute.
- Emaitza pantaila bakoitzeko 20 baino gehiagoko taldetan bistaratu nahi baduzu, lor dezakezu “Kointzidentzi Kopurua:” delakoa aukeratu eta “50”, “100”, “500” edo “Guztiak” hautatuz. Gogoan izan, hitz arrunt bat bilatzen baduzu, bilaketa-aldia luzeagoa izango dela.
- Programak ez ditu bereizten letra nagusiak eta xeheak.
Bilaketa konplexuagoak egiteko, ikus “5.
Bilaketa Aurreratua”.
Azken eguneratzea: 2018-12-24 01:35