5. Bilaketa Aurreratua
BIBLIJA.net programak bilaketa-gai ditu hitz eta esaldi konplexuak ere. Hitzen oinarrizko bilaketa “2. Bilatu Hitza” delakoan azaldu da. Irakurtzen jarraitu aurretik, kontsulta ezazu atal hori.
A. Asteriskoa (*) eta Galdeikurra (?)
- Hitz bat bilatzean, bilatzeko eskatu zaion hitz zehatza bakarrik bistaratzen du programak. Baina hitzari asterisko (*) bat gehitzen bazaio, asteriskoaren aurretik idatzitako hitzekin hasten diren guztiak bistaratuko ditu. Adibidez,
apostolu* idatziz gero, “apostolu”, “apostoluek”, “apostoluekin”, etab. bistaratuko ditu. Asteriskoak zero, bat edo anitz letra (edozein motatakoak) esan nahi du.
- Hitzaren hasieran ere ezar daiteke asteriskoa. Kasu horretan, asteriskoaren ondoren datozen letrekin bukatzen diren hitzak bistaratuko ditu programak. Adibidez: *zio idatziz gero, “nazio”, “bedeinkazio”, “madarikazio”, “sakrifizio”, etab. aurkituko dituzu.
Oharra: asteriskoa hasieran ezarriz egin nahi den bilaketak luze jo lezake; batez ere, emaitza kointzidentzi kopuru handikoa baldin bada.
- Ezar dezakezu asteriskoa hitzaren erdian ere. Kasu honetan, asteriskoaren aurretik datozen letrez hasten diren eta asteriskoaren ondoren datozenez bukatzen diren hitzak aurkituko ditu programak. Adibidez, a*ra idatziz gero, “arra”, “atzera” etab. bistaratuko ditu.
- Asteriskoaren ordez, galdeikurra (?) erabil daiteke. Zeinu honek letra bat ordezkatzen du beti; asteriskoak, berriz, esana denez, zero, bat edo zenbait letra. Adibidez, apostol? idatziz gero, “apostolu” aurkituko du, baina “apostoluak” ez (galdeikurrak letra bakarra ordezkatzen baitu).
- Galdeikur bat baino gehiago ere erabil daiteke hitz berean. Adibidez, apostol??? idatziz gero, “apostoluen” aurkituko du (hiru zeinuek hiru letra ordezkatzen baitituzte).
- Halaber, asteriskoa eta galdeikurra konbina daitezke edota hitzaren zati desberdinetan erabili ere bai. Adibidez, *zio?? idatziz gero, honelako hitzak aurkituko ditu: “ziona”, “nazioen”, etab. (hau da, “zio”ren aurretik edozein letra-kopuru eta ondoren bi letra juxtu).
Oharra: Gutxienez letra bat beti idatzi behar da hitzaren bukaeran datozen asteriskoaren edo galdeikurraren aurretik. Edota gutxienez letra bat idatzi behar da beti hitzaren hasieran datozen asteriskoaren edo galdeikurraren ondoren.
B. Bilatu Esamolde bat edo Esaldi bat
- Biblian esamolde bat edo esaldi bat (hau da, hitz batzuk hurrenkera zehatz batean) aurkitu nahi baduzu, idatz ezazu komatxo artean. Adibidez, "Maitatu lagun hurkoa" (komatxo artean) idazten baduzu, Biblian agertzen den kasu guztietan aurkituko duzu esaldi hori.
- Komatxoekin (* eta ?) “giltza-karaktereak” ere erabil ditzakezu.
C. Bilatutako Hitzen artean Erlazioak Ezarri (Eragile Logikoak)
- Bilatu nahi dituzun bi edo gehiago hitz dituzten txatalak aurkitu nahi badituzu, bereiz itzazu soil-soil haien artean zuriune bat utziz. Adibidez, Jesu Kristo idazten baduzu, lehengo ETA bigarren hitza dituzten txatal guztiak bistaratuko ditu programak (AND eragile logikoa). Txatalez txatal bilatuko ditu programak; esan nahi da, hitzak edozein hurrenkeratan aurki daitezkeela (ez nahitaez adibideko lehenengo hitza bigarrenaren aurretik) eta txatalaren edozein zatitan (gerta daitezke beste hitz batzuk adibideko bi hitzen artean; ik. adibideak). Bilaketa-mota hau esamolde edo esaldi baten bilaketa ez bezalakoa da; esaldikoan, testua komatxo artean idazten da.
- Bilatutako hitzetako bat, gutxienez, duten txatal guztiak aurkitu nahi badituzu, ezar ezazu barra banatzaile bat hitzetako bakoitzaren aurrean, lehenengoaren aurretik izan ezik. Adibidez, idatz itzazu Bernabe /Markos /Paulo, eta programak lehenengoa EDO bigarrena EDO hirugarren hitza duten txatal guztiak bistaratuko ditu (OR eragile logikoa).
- Lehenengo hitza duten txatalak, baina bigarrena (edo hirugarrena, etab) ez dituztenak aurkitu nahi badituzu, ezar ezazu minus zeinua bistaratu behar ez duten hitzen aurrean. Adibidez, idatz ezazu Kristo -Jesu; lehenengo hitza daukaten txatalak bistaratuko ditu programak, baina EZ bigarrena daukatenak (NOT eragile logikoa).
- Lehenengo hitza bakarrik nahiz bigarrena bakarrik, baina ez biak batera, dituzten txatalak bistaratu nahi badituzu, ezar ezazu barra bertikal bat bigarren hitzaren aurrean. Adibidez, idatz ezazu Jesu |Kristo; lehenengo hitza BAKARRIK EDO BIGARREN HITZA BAKARRIK duten txatalak bistaratuko ditu programak (XOR eragile logikoa, OR esklusiboa); bi hitzak dituzten txatalak ez dira bistaratuko (hau da OR eragile logikoarekiko aldea).
- Behar izanez gero, eragile logiko bat baino gehiago ere erabil daiteke aldi berean; baina kontuz zein hurrenkeratan ezartzen dituzun. Programak ezkerretik eskuinera prozesatzen du eta ezin erabili dira parentesiak edo kortxeteak. Adibidez, Nazareteko /Kristo Jesus idazten baduzu, “Nazareteko” eta “Jesus” edo “Kristo” eta “Jesus” hitzak dituzten txatalak bistaratuko ditu programak. Bestela esanda: txatal bakoitzean “Nazareteko” OR (edo) “Kristo” AND (eta) “Jesus” hitzek agertu behar dute. Jesus Nazareteko /Kristo idatziz gero, emaitza desberdina bistaratuko du programak: txatal guztiek “Jesus” AND (eta) “Nazareteko” hitzak izango dituzte OR (edo) gutxienez “Kristo” izango dute.
- Eragile logikoekin egindako bilaketak (* eta ?) giltza-karaktereekin konbina daitezke. Adibidez, apostolu* zeru* idazten baduzu, “apostolu” delakoaz hasten diren hitzak (adib., “apostolu”, “apostoluak”, “apostolutza” etab.) AND (eta) “zeru” hitzaz hasten direnak (adib., “zeru”, “zerurako”, etab.) bistaratuko ditu programak.
- Esaldi desberdinen konbinazioak bilatzeko ere erabil daitezke eragile logikoak. Adibidez, "Jesu Kristo" /"Nazareteko Jesus" idazten baduzu, lehenengo esaldia (“Jesu Kristo”) OR (edo) bigarrena (“Nazareteko Jesus”) dutenak bistaratuko ditu programak.
- Eragile logikoak ezin erabili dira komatxoen artean.
D. Maiuskulak, Puntuazio Zeinuak eta Karaktere Bereziak
- Programak ez ditu bereizten letra larriak (maiuskulak) eta xeheak hitzak bilatzeko orduan. Adibidez, espiritu idazten baduzu, “Espiritu” ere bilatuko du programak.
- Programak ez du onartzen puntuazio-zeinurik bilaketan. Adibidez, "Jesus, Mesias" idazten baduzu, errore-mezua adieraziko du programak. Bestalde, "Jesus Mesias" idatziz gero, komadun nahiz komarik gabeko esaldiak dituzten txatalak bistaratuko dira.
- Bertsio batzuetan hitz batzuek karaktere bereziak dituzte; adibidez, azentudun hitzak (“Moáb” SSP-n). Programak bistaratzen ditu karaktere bereziak, baina ez ditu kontuan hartzen bilaketa egitean. Adibidez, moab idazten baduzu, “Moáb” duten txatal guztiak eta azenturik ez duten guztiak bistaratuko ditu programak.
Azken eguneratzea: 2018-12-24 01:34